Eta Jainkoa, existitzen da?(recu)

Gaur egun argi dago Jainkoa askorentzat oso garrantzitsua dela. Askorentzat Jainkoa euren barnean dago egunero eta beste batzuek ez dute berarengan sinisten. Nik ez daukat argi ea existitzen den edo ez, baina badakit hor zerbait dagoela; beti pentsatu dut. Agian ez da Jainkoa zuzenean baina beti sinestu dut energia txarrak eta onengan, edota destinoan, eta ere uste dut gauzak arrazoi batengaitik gertatzen direla. Orduan ez dakit gauza guzti horiek zeren menpe dauden, agian Jainkoaren menpe, edo agian beste inorren menpe. Baina horrez gain, Jainkoarengan sinisten dutenak asko errespetatzen ditut eta baita ez dutenak sinisten.

Gorputza arimaren kartzela da? (Reku)

Esaten da pertsona bat hiltzean, haren arima gorputzetik irteten dela. Horregaitik, izan daiteke gorputza arimaren kartzela izatea.

Platonek hau zioen: “Gorputza arimaren kartzela bezala da.” Esaldi honen bidez, azaltzen zuen nola arima gauza perfektu eta askea dela baina gorputzak haren barruan harrapaturik izaten du. Hau da, gorputza gauza bizidun bat dela eta arima haren barruan mantentzen duela.

Platonek ere aipatzen du arimaren lekua ez dela gorputza baizik eta mundu adigarria, beraz, gorputzaren eta arimaren batura errore bat dela dio.

Prisión permanente revisable, ados? (Reku)

Mundu honetan gaur egun jende asko atxilotutq dago kartzelan. Mudnu honetan jende gaizto asko dagoelako. Batzuek kartzelara sartzen dituzte ondo merezita, baina beste batzuetan ez da oso bidezkoa izaten nire ustez; edo urte gehiegi edo urte gutxiegiko iraupena jartzeagatik. Badaude kasu batzuk non bizitza osorako kartzelatzem direnak, eta hori gaiza oso oso oso gogor bat egiteagagtik gertatzen da; horregaitik pertsona gaizto horrek kontrolpean egon behar dira egun eta gau ezertxo ere ez egiteko. Ni ados nago, mundu honetan gertatutako trajedia askotan errudunak daudelako eta haiek enkartzelatzea denbira oso luze batez, justoa ikusten dut.

Transendentzia(reku)

Transendetzia egitea barrutik kanpora irtetzean datza.

Filosofian, Agustín de Hiponak tzansendentziari buruz hitz egiten zuen, eta esatenzuen, transendentzia inmanentzaren kontrakoa zela.

Transendenteak mundutik kanpoko gauzak dira, beste maila batean dago, eta misterio bat bezala ikusten da. Gure buruari egiten dizkiogun galderak gure existentzia dela eta, transendentziarekin zerikusi handia daukate. Gai honekin ere zerikusi handia dauka antropologia filosofikoak.

Inteligentzia artifiziala, zergaitik? Zertarako?(recu)

Inteligentzia artifiziala, makina batek edo errobot batek duen gaitasunwtan datza.

Imteligentzia honen helburua da gizakiaren pentsaera imitatzea.

Agian makinek eta errobotek izan dezakete lan handiak egiteko gaitasuna, baina honekin, gizakion gaitasunak infrabaloratzen dira eta gaur egun jende asko langabezian dago makinengaitik ordezkatuak izateagaitik. Makinek gaitasun handia izan arren, gizakiok egoera desberdinen aurrean jokatzen badakigu eta errobotek hori egiteko ahalmenik ez dute. Nire ustez gehiago balorati beharko litzateke gizakien gaitasunak inteligentzia artifizialak erabiltzen hasi baino lehen.

Jainkoaren existentziaren aurrean, ze jarrera hartu?(reku)

Gaur egun fededun asko daude eta baita fededunak ez diren asko. Fededunek jainkoarengan sinesten dute eta Jainkoa euren eguneroko bizitzarako behar dute. Horren aurrean, mezatara doaz Jainkoaren ohorean, otoitz eguten dute eta Jainkoarekin konektatu egiten dira.

Fededunak ez direnak ez dute Jainkoarengan sinisten; adibidez gure klasean badaude fededunak eta ez fededunak. Eta kapillara joaten garenean bakoitza libre da nahi duena egiteko. Horregaitik Nainkoarengan sinisten ez dutenek horren aurrean ez dute otoitzik egiten eta errespetuz isil isilik jartzen dira besteak ez molestatzeko eta besteen sinismenak errespetatzen. Beste alde batetik sinisdunek ere besteak errespetatzen dituzte.

Interneta, gure gizartearen suntsiketa

Egia da, internetak arazo larri asko dakartzala, baina nire ustez gauza hobe gehiago dauzka txarrak baino. Interneta ondo erabiltzen badakigu eta komenigarriak ez idren gauzetan konuarekin ibiltzen bagara, ez da zertan gauza txar bat izan behar. Nire etxea adibidez, gauza on askotarako erabiltzen da interneta eta oso ondo dqtor. Egia da, gaur egun dena internetarekin […]

Egia da, internetak arazo larri asko dakartzala, baina nire ustez gauza hobe gehiago dauzka txarrak baino.

Interneta ondo erabiltzen badakigu eta komenigarriak ez idren gauzetan konuarekin ibiltzen bagara, ez da zertan gauza txar bat izan behar. Nire etxea adibidez, gauza on askotarako erabiltzen da interneta eta oso ondo dqtor.

Egia da, gaur egun dena internetarekin egiten dugula eta mundu guztia internetarekin gora eta behera dabilela, eta azkenean interneta baino gauza garrantzitsuagoak daude gure inguruan eta ez gara konturatzen baina lehen oso ondo bizi ziren interneta gabe eta primerqn konpontzen ziren. Nik uste dut internetareb erabilera murriztu beharko litzatekela; gaur egun horrela bagaude, urte gutxi batzuk barru honek aurrera egingo du eta denok ohitu egingo gara, eta hori ez da ona izango.

Zer da garrantzitsuagoa; izatea edo itxura?

Gaur egun, gizarteak norberaren itxurari garrantzi handia ematen dio; baina gu konturatu ez arren, izateko era askoz ere garrantzitsuagoa da. Itxura denborarekin aldatu egiten da, eta gainera, denok ez gara berdinak, horregaitik bakoitzak edertasunaren ikuspuntu desberdinak dauzka; nik agian pentsa dezaket pertsona baten begiak oso politak direla eta beste bato agian ez zaizkio gustatzen. Baina guzti hori albo batera utzita, inoiz aldatzen ez den zerbait izateko era da. Gure izateko era da besteongan desberdintzen gaituena benetan, eta azkenean, garrantzi handiena duen gauza da.

Guzti guztiok, jainkoaren semeak gara?

Fededunek diote denok anai arrebak garela, denok Jainkoaren semeak garelako. Baina ez guztiok, hau da, pertsona batek ez badu Jainkoarengan sinisten eta ez bada Kristaua sentitzen, ez da zertan jainkoaren seme bat izan behar. Nik uste dut Jainkoaren semeak Jainkoarengan sinisten dutenak bakarrik direla, eta horrela sentitzen dutenak. Norbera sentitzen den bezala izango delako. Horrgaitik uste dut, Fededunak eta Kristauak jainkoaren semeak direla edo bebintzat haiek horrela sentitze; direla.

The Matrix pelikula, filosofikoa?

Filosofiako klaseetan ikusitako Matrix pelikula oso filosofikoa dela iruditzen zait. Pelikula hau ikusten egon naizen bitartean galddera arraro asko etorri zaizkit burura. Benetako mundu erreala zein ote da? Agian gu ere esklabuak gara eta gauza baten biddez kontrolatu egiten gaituzte. Eta, gure erabakiak guk hartzen ditugu, edo gure gainetik dagoen norbaitek? Zereneta batzutan askok pentsatzen dugu gure bizitzak idatziak daudela, edo norbaitek daramatzala. Eta, gutako edonorri gertatzsn bazaio Matrixeko protagonistari gertatutakoa?