Gizartea, gizakion ispilua.

Zergatik diogu giartea gizakion ispilua dela?

Gaur egun, gizarteak gauza asko inposatzen dizkigu: nola izan behar garen, nola pentsatu behar dugun, zer dagoen ondo, zer dagoen gaizki… eta guk gizakiok gizarteak ematen digun “prototipo” hori bete nahi dugu. Adibidez, gure gizarteak dioenez, gorputz perfektuaren neurriak 90-60-90ekoak dira, eta denok gabiltza neurri horiek gure gorputzean bete nahian, zeren eta gizarteak hori sartzen digu buruan, eta ondoren guk gure ispiluan gizarteak esaten digun bezala ikusi nahi digu gure burua.

Greba, zertarako?

Martxoaren 8an, emakumearen eguna ospatu zen. Duela urte asko lantegi batean erre zituzten emakume langileen eta handik hona hainbeste lan eta hain gutxi baloratu diren emakumeen ohorean. Horregaitik, emakumeok, erakutsi nahi izan genuen nola gu egongo ez bagina, munduan ez zela inor ere ez egongo. Gure eskubideak defendatzeko emakume guztiok greba egin eta manifestazioa egin genuen gure eskubideen alde; gure lanak alde batera utziz, herriari adierazi nahi genion nola guk lan egiteari uzten badiogu, dena gelditu egingo dela, gu oso baliagarriak garelako, eta behingoz denon artean berdintasuna lortu ahal izateko. Oso egun polita eta hunkigarria izan zen.

Kapitalismoa, gizartearen suntsiketa.

Kapitalismoak ez du defendatzen goi mailako eta behe mailako pertsonek eskubide berak izatea, eta honen helburua da, goi mailakoak gero eta aberatsagoak izatea. Ideologia hau komunismoaren aurkakoa da. Kapitalismoak beti irabazteko aukera dauka, zeren eta honen boterea handiagoa da, eta hau ez da ona gure gizartearentzat. Munduak aurrera jarraitzen duen ahala, gauza asko txarrera

doaz, zeren eta honek batzuen onerako bakarrik begiratzen du, eta ez herrialde osoarentzako.

Gizakiok arima daukagu?

Argi dago gizakiok arima daukagula. Arima, sentimenduak, gauza espiritualak eta sinesmenak izatean datza. Hai da, ikustezinak diren norberaren gauzetan. Pertsona bakoitzaren arima desberdina da, bakoitzak bere sentimenduak, pentsaerak, sinesmenak etab. dituelako, horregatik denok ez gara berdinak. Esaten da, pertsona bat hil egiten denean, honen arima gorputzetik irten egiten dela.

Musika

Gaur egun denok edo ia denok, musika entzuten dugu, eta nik behintzat entzuteko beharra daukat.

Nik adibidez, musikareiin gauza asko egiten ditut hobeto, eta gogoko ez ditugun gauzak egiteko ere animo bat izan daiteke; adibidez, kirola egitea gustatzen ez zaion norbaiti, agian korrikan dagoen bitartean musika entzun ahal izateko aukera izateak, pertsona hori gehiago animatu dezake. Musikari esker asko ikasi dezakegu, azkenean, abestiak istorioak dira; norbait liburu bat irakurtzen egongo balitz bezala, baina erritmoarekin.

Hausnarketak

Hausnarketak mundu honetako pertsona guztiek egiten dituzte, edo behintzat komenigarria dela esango nuke.

Egunero gu konturatu ez arren, gauza askotan hausnarketa egiten dugu, nik uste dut hau beharrezkoa dela. Egunero edo astero minutu batzuk hartzea eta pentsatzen jartzea; nola dago mundua? Zerbait egin dezakegu hori aldatzeko? Nire ingurukoak nola daude? Ni nola nago? Nola sentitzen naiz? Zerbait egin dezaket ni neu hobeto sentiarazteko edo besteak hobeto sentiarazteko?

Hausnarketetatik atera daitekeen gauzarik onena, emaitza izaten da, zeren eta guk huasnarketa bat egiten dugunean eta buruari gai jakin batekin bueltak eta bueltak ematen dizkiogunean gauza berdinarekin, konturatu egiten gara, guk geuk gauza txiki batzuk hobetu ahal ditugula, eta horrek agian mundu mailan guk uste duguna baino gehiago aldatu dezake, eta gu pertsona moduan ere hobetu eguten dugu.

Bakearen eguna

Datorren eguaztenean, urtarrilak 31, bakearen eguna ospatzen dugu gure ikastetxean. Klaseko ikaskideok, egun honetako ekintzak antolatu ditugu, eta oso harro gaude egiten ari garenarekin. Save the children elkartearekin parte hartzen ari gara, ahalik eta bake gehien egoteko munduan. Hau lortzea ez da erreza, baina behintzat gogoak jartzen eta diru laguntza bat ematen hainbat gauza lortu daitezke, gu oso ondo bizi gara, beste batzuk berrriz, ez daukate sorte berdina, eta horregatik, eskuzabalak izan behar gara, eta txikiei erakutsi behar diegu egun honek garrantzi handia duela, eta munduan bakea egotea oso garrantzitsua dela.

Aurreiritziak.

Kaletik goazenean, edo edozein lekutan inor ikusten dugunean, pertsona hori ikusita, hainbat ideia etortzen zaizkigu burura, ikusten dugunaren arabera, pertsona hori nolakoa izango den, nola pentsatzen duen, eta ze gauza gustoko izango dituen oentsatzen hasten gara; ohitura hori daukagu, DENOK. Eta askotan oker gaude. Niri askotan gertatu zait, pertsona batek ni ezagutu baino lehen, nire izaerari buruzko ideiak izan dituela, eta ondoren, oker dago. Gaur egun, zoritxarrez talde desberdinetan banatzen ditugu pertsonak, eta hori ez da horrela izan behar, azkenean gustu eta estilo desberdineko pertsonak batera egon behar gara, batak besteari konplementatzeko eta besteengandik baloreak ikasteko, eta besteei baloreak erakusteko.

Gaur, denoi gertatzen zaigun gauza bati buruz hitz egingo dut.

Askotan, egun normal bat denean, klasean, kalean, etxean edo edonon gaude eta momentu bateko erabaki batek edota esaldi eta komentario batek dena aldatu dezake. Egoera normal batean gaudenean eta norbaitek agian egokia ez den komentario bat pentsatu gabe esaten duenean, pertsona bat asko mindu dezake, eta agian pertsona horri egun hori txarrera joango zaio. Askotan gauza asko pentsatu gabe esaten ditugu eta ondoren damutu egiten gara, eta gure buruari galdetzen diogu; zer gertatuko litzateke horrelakorik esango ez banu?

Demokrazian bizi garela uste dut?

Espainiako 1879ko konstituzioaren arabera, Espainia estatu sozial eta demokratikoa da.

Euskal presoak, haien eskubideak urratzeagatik, haien etxeetatik milaka eta milaka kilometroetara aurkitzen dira. Ditugun erregeekn, Frankoren arimak hor jarraitzen du. Boteretsuak direnak, gure diru publikoa ostu egiten digute. Euskadik, ez dauka eskubiderik bere etorkizna aukeratzeko, eta demokraziarekin, herritarrek haien etorkizuna aukeratzeko eskubidea daukatela suposatzen da. Baina, hortaz gain, gure herrialdea, demokrazia izenarekin etiketatzem dugu. Demokraziaren ideia garrantzitsu bat, berdintasuna da, baina nik ez dut hori ikusten. Horregaitik, nire ustez, ez gara demokrazian bizi.